Itxi

Eibar

BBVA Liga

Mendilibarrek urtebetez berritu du kontratua Eibarrekin

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarrek zuzenduko du talde armagina 2016-2017. denboraldian, bi aldeak lotzen dituen akordioa denboraldi batez luzatu ostean.

1:31

Jose Luis Mendilibarrek urtebetez luzatu du kontratua Eibarrekin eta talde armagina zuzentzen jarraituko du 2016-2017. denboraldian. Astelehen honetan sinatu du kontratu berritzea. Ekitaldian Amaia Gorostiza klubeko presidentea, Jose Maria Arrizabalaga kirol arloko presidenteordea eta Fran Garagarza kirol zuzendaria egon dira.

Mendilibarrek talde tekniko berdinarekin jarraituko du: Iñaki Bea (bigarren entrenatzailea), Toni Ruiz (prestatzaile fisikoa), Iosu Anucita (atezainen entrenatzailea) eta Andoni Azkargorta (analista).

"Oso pozik nago. Gauzak ondo joatea eta helburuak betetzea espero dut, baina horretarako lan asko egin beharko dugu. Ez daukagu presarik, baina ezin gara lokartu. Taldea guztiz osatuta uzti nahi dugu ondorengo egunetan, denboraldiaurrean jokalari guztiekin lan egin ahal izateko eta denboraldi hasierara sasoi betean iritsi ahal izateko. Iragan denboraldiaren antzekoa bada, ez da gaizki egongo", adierazi du Jose Luis Mendilibarrek.