Itxi

Eibar

Berdinketa

Aukera gutxi eta golik ez Ipuruako derbian (0-0)

Agentziak | Erredakzioa

Eibarrek eta Alavesek hutsean amaitu dute Ipuruan jokatutako euskal derbia. Bi taldeek aukeraren bat izan dute, baina az dira baloia ate barruan sartzeko gai izan.

  • Puntu bana atera dute armaginek eta gasteiztarrek. Argazkia: Efe.

    Puntu bana atera dute armaginek eta gasteiztarrek. Argazkia: Efe.

Eibarrek eta Alavesek hutsean amaitu dute Ipuruan jokatutako euskal derbia, bi taldeek elkarren aurka Lehen Mailan jokatzen duten lehenengoa.

Gaur arte, armaginek etxean jokatutako azken hiru partidak irabazi dituzte, eta laugarren garaipena nahi zuten sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko, baina Alavesek asmoa gauzatzea ekidin die.

Pellegrinoren taldeari dagokionez, Mendizorrotzatik kanpo jokatutako azken bi partidak irabazita iritsi dira Eibarrera, eta puntu gehiago lortu dituzte etxetik kanpo Gasteizen baino. Bolada horri eusteko helburua zuten, eta lortu egin dute, Ipuruan ez baitute golik hartu.

Armaginak izan dira nagusi lehenengo minutuetan, arabarrak atzean sartu direlako. Ruben Peñak, Takashi Inuik eta Sergi Enrichek izan dituzte aukerarik onenak.

Baina Alaves suspertu egin da eta Yoelen areara iristen hasi da. Alexis Ruanok eta Feddalek arrisku handia sortu dute.

Bigarren zatian partidak erritmoari eutsi dio, eta bi taldeak gola egiten saiatu dira, baina atzeko aldean zulorik utzi gabe. Azkenean, beraz, puntu banaketa Ipuruan.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Yoel; Arbilla (Capa, 73. min), Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Escalante (Adrián, 68. min), Dani García; Pedro León, Rubén Peña, Inui (Nano, 83. min); eta Sergi Enrich.

0 - Alavés: Pacheco; Kiko Femenía, Alexis Ruano, Laguardia, Feddal, Theo Hernández; Víctor Camarasa (Ibai Gómez, 86. min), Marcos Llorente, Manu García; Toquero (Edgar Méndez, 73. min), eta Santos (Deyverson, 68. min).