Itxi

Eibar

Haustura peronean

Kike Garcia bi hilabete egongo da gehienez jokatu gabe

eitb.eus

Eibarko jokalariak, Osasunaren aurkako Kopako partidan lesionatuta, eskuin peronean haustura dauka.

Kike Garciak, Eibarko aurrelariak, haustura dauka eskuin peronean, eta 6 eta 8 aste artean egongo da jokatu gabe, taldeak adierazi duenez. Jokalariak Osasunaren aurkako Errege Kopako partidan lesionatu zen, asteartean.

Eibarko zerbitzu medikuek erabaki dutenez, futbolariari ez diote ebakuntzarik egingo.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Eibar