Itxi

Eibar

1-0

Eibarrek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka

Erredakzioa

Armaginek 1-0 galdu dute Vicente Calderon zelaian eta agur esan diote Europako postuetan sartzeko ametsari. Zazpigarren postura eskuratzea ere ezinezkoa du Gipuzkoako taldeak. Saul izan da golegilea.

  • Atletico Madril-Eibar. Argazkia: EFE

    Atletico Madril-Eibar. Argazkia: EFE

Eibarrek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (1-0) Vicente Calderon zelaian eta Gipuzkoako taldea Europako postuetan sartzeko aukerarik gabe geratu da. Gainera, ezinezkoa du zazpigarren postua eskuratzea.

Armaginek erasokor ekin diote partidari eta Oblak atezainaren ate ingurura arriskua eraman du hasierako minutuetan. Ondorioz, 8. minutuan abagune handia izan du Eibarrek, baina Oblakek erantzun bikaina eman dio Inuiren jaurtiketari. Lehen hamabost minutuetan nagusi izan da Eibar, baina ordutik aurrera Atletico Madril izan da baloiaren jabe. Koltxoneroek abagune bikaina izan dute 18. minutuan; Kokek, ordea, kanpora bidali du jaurtiketa. Norgehiagokako 32. minutuan Carrascok gola sartzeko aukera paregabea izan du, eta lehen zatiko azken minutuan Saul Ñiguezek gola barkatu du erremate eroso bat langa gainetik kanpora bidalita.

Bigarren zatia hasi eta lasterrean Eibarrek markagailuan aurrea hartzeko aukera izan du, baina Pedro Leonek ez du Oblak gainditzea lortu. Atletico Madrilen erantzuna 54. minutuan etorri da; Yoel atezainak koltxoneroen gola eragotzi du Filipe Luisen errematea geldituta. Griezmannek ere izan du gola sartzeko abagunea 62. minutuan, baina Yoelek jaurtiketa harrapatu du. Minutuak aurrera joan ahala Simeonek zuzentzen duen taldea nagusitzen hasi da, eta nagusitasun horrek saria jaso du Saulek sartutako golarekin (1-0), 68. minutuan. Jokaldi bikaina egin du talde koltxoneroak, Saul Ñiguezek area kanpoan jaso du baloia eta gol bikaina sartu du. Golak min egin dio Eibarri, baina Armaginek berdinketa lortzeko abaguneak izan dituzte azken minutuetan. 90. minutuan Eibarrek estuasunetan jarri du Atletico, baina Godinek arriskua aldendu du. Uruguayko defentsak bigarren txartel horia ikusi du, eta egotzia izan da luzapenean. Partida amaitu orduko, armaginek beste abgune bat izan dute; Tiagok, ordea, atepetik atera du baloia eta Atletico Madrilek eskuratu ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

Atletico Madril: Oblak; Thomas, Godín, Lucas, Filipe; Saul, Koke, Gabi, Gaitan (Torres, min.46); Carrasco (Tiago, min.80) eta Griezmann (Correa, min.86).

Eibar: Yoel; Arbilla, Lejeune, Ramis (Galvez, min.59), Junca; Pedro Leon, Dani García, Escalante, Inui (Peña, min.76); Kike Garcia (Adrian, min.84) eta Sergi Enrich.

Gola: 1-0, min.69, Saul Ñiguez.

Epailea: Fernandez Borbalan.

andez Borbalan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak