Itxi

Eibar

Gaur, 21:00etan

Eibarrek Enrichen baja garrantzitsuarekin hartuko du Malaga

Erredakzioa

Sergi Enrichek lesioa jasan du eskuin belaunean eta baja da. Jose Gonzalez Andaluziako taldeko entrenatzaile karguan estreinatuko da.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Malaga izango du aurkari gaur, 21:00etan, Ipuruan. Armaginek hiru puntuak lortu nahi dituzte Europako postuei begira jarraitzeko. Andaluziako taldeak, aldiz, garaipena nahi du salbazio postuetara gerturatzeko.

Sergi Enrich lesionatu egin da igandeko entrenamenduan eta baja da Malagaren aurkakorako. Eskuin belaunean min hartuta utzi du lan-saioa. Astelehenean froga gehiago egingo dizkiote zenbaterainoko lesioa duen zehazteko. Ondorioz, Jose Luis Mendilibarrek Kike Garciarekin eta Charlesekin jokatuko du aurrealdean. Bestalde, Arbilla berreskuratzen du Eibarrek, aurreko jardunaldian zigorra bete ostean.

Malaga Ligako azken sailkatua da, eta Michel kargutik kendu ostean Jose Gonzalezek bere lehen partida zuzenduko du Malagako entrenatzaile karguan. Juankar, Diego Rolan eta Adalberto Peñaranda jokalarien bajak izango ditu talde andaluziarrak.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Paulo, Cote; Dani Garcia, Jordán; Alejo, Kike Garcia, Inui; eta Charles.

Malaga: Roberto; Rosales, Luis Hernandez, Ignasi Miquel, Ricca; Keko, Recio, Iturra, 'Chory' Castro; Adrian eta Borja Baston edo Bueno.

Epailea: Medie Jimenez.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 21.00etan.