Itxi

Eibar

4-6 asterako baja

Sergi Enrichi ebakuntza egingo diote eskuin belaunean, urtarrilaren 24an

Erredakzioa

Eibarrek jakinarazi duenez, aurrelariak haustura du eskuin belauneko barne meniskoko atzeko adarrean. De La Fuente medikuak egingo dio ebakuntza eta 4-6 aste emango ditu bajan.

  • Sergi Enrich. Argazkia: EFE

    Sergi Enrich, Las palmasen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Sergi Enrich Eibar taldeko jokalariak min hartu zuen eskuin belaunean igandean Atxabalpen egindako entrenamenduan. Astelehen honetan proba osagarriak egin dizkiote, eta baieztatu egin da Enrichek haustura duela eskuin belauneko barne meniskoko atzeko adarrean.

Eibarrek jakinarazi duenez, aurrelariari ebakuntza egingo dio Javier de la Fuente medikuak urtarrilaren 24an, asteazkenean, Donostian. Jokalariak 4 edo 6 aste bitartean emango ditu bajan.