Itxi

Reala

Eskaintza

Carlos Vela, Atleticora?

Erredakzioa

Marca egunkariaren arabera, eskaintza ukaezina egin dio talde madrildarrak Realeko jokalari mexikarrari.

0:00

Carlos Velak Atletico Madrilen eskaintza potoloa jaso duela zabaldu da. Marca egunkariaren arabera eskaintza ukaezina egin dio talde madrildarrak jokalariari. Diego Costa Chelseara joanez gero, mexikarra erakartzeko dirurik ez da falta izango Atleticon.

Mexikarra gustura dago Donostian, distira egitea ahalbidetu dio Realak taldeko buruetako bat bihurtzeraino. Talde txuri-urdinak eskaintza ona egina dio mexikarrari, baina Ligako txapeldunak egindako eskaintza tentagarria da. Carlos Vela berak izango du azken hitza.

BIDEOA