Itxi

Reala

Asteartean, 20:00etan

Realak Vicente Calderonen irabazi nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Ion Ansotegik eta Iñigo Martinezek bosgarren txartel horia ikusi zuten larunbatean Malagaren aurka eta ezin izango dute neurketa jokatu.

  • Pablo Hervias eta David Moyes. Argazkia: EFE

    Pablo Hervias eta David Moyes. Argazkia: EFE

Realak Atletico Madrili egingo dio bisita astearte honetan BBVA Ligako 30. jardunaldiko partidan. Carlos Vela zalantza da eta defentsan baja garrantzitsuak izango ditu Moyesek, baina taldearen helburua bolada onari jarraipena ematea da.

Ion Ansotegik eta Iñigo Martinezek bosgarren txartel horia ikusi zuten larunbatean Malagaren aurka eta ezin izango dute neurketa jokatu. Mikel Gonzalez eta Gorka Elustondo izan daitezke euren ordezkoak.

Denboraldiko unerik gozoenean helduko da Reala Vicente Calderonera. Azken bi hilabeteetan porrot bakarra jaso dute txuri-urdinek eta jokoan izan diren azken hamabi puntuetatik hamar erdietsi ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Atletico Madril: Oblak; Gamez, Gimenez edo Miranda, Godin, Siqueira; Arda, Gabi, Tiago, Koke; Griezmann eta Mandzukic edo Torres.

Reala: Rulli; Zaldua, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo, Yuri; Bergara, Granero, Xabi Prieto; Canales, Chory Castro eta Agirretxe.

Epailea: Undiano Mallenco

Futbol-zelaia: Vicente Calderon

Ordua: 20.00

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala