Itxi

Reala

Derbia Anoetan

Realak eta Alavesek Europako postuetara hurbildu nahi dute

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek San Mameseko derbia ahaztu nahi dute; arabarrentzat, berriz, Anoetakoa denboraldiko lehen derbia da.

  • Carlos Vela, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Carlos Vela, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Realak Athleticen aurka jasotako porrota atzean utzi nahi du eta horretarako Alavesi gailendu behar zaio bi taldeek Anoetan jokatuko duten derbian.

Eusebioren taldeak maila ona eman du etxeko neurketetan, Real Madrilen aurka jokatutakoa kenduta. Las Palmas eta Betis hartu ditu mendean, eta joko ona eginda gainera.

Alavesi dagokionez, denboraldiko lehen derbia jokatuko dute. Anoeta ez da lekurik aproposena etxetik kanpo izandako bolada ona errekuperatzeko. Pellegrinoren taldeak bana egin zuen Atletico Madrilekin eta 1 eta 2 gailendu zitzaion Bartzelonari lehen jardunaldietan.

Derbira begira, Pellegrinok ezin izango du Ibai Gomez zelairatu iskiotibialetan min duelako. Theo Hernandezek ere ezin izango du jokatu, Malagaren aurka txartel gorria atera ziotelako.

 

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Elustondo, Mikel, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela eta Willian José.

Alaves: Pacheco; Femenía, Feddal, Laguardia, Raúl García; Llorente, Camarasa, Dani Torres; Katai, Edgar eta Deyverson.

Epailea: Clos Gómez (Aragoiko batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordua: 18:30ean.

: 18:30ean.

: 18:30ean.

: 18:30ean.