Itxi

Reala

Errege Kopa

Rulli: 'Vila-realen baino ez dugu pentsatzen'

Agentziak | Erredakzioa

"Kopa lehiaketa laburra da, kanporaketetan oinarritutakoa, eta aurkaria baino hobea bazara aurrera egiten duzu", esan du Realeko atezainak.

  • Gero Rulli. Argazkia: EiTB.

    Gero Rulli. Argazkia: EiTB.

Gero Rulli Realeko atezain argentinarrak esan duenez, Vila-real "aurkari gogorra" izango da Errege Kopako kanporaketan, baina, hala ere, ziur da txuri-urdinek aurrera egingo dutela.

"Kopa lehiaketa laburra da, kanporaketetan oinarritutakoa, eta aurkaria baino hobea bazara aurrera egiten duzu. Final-zortzirenetan gaude jada, eta partida zaila izango den arren, buruan ez dugu beste gauzarik", esan du goizeko entrenamenduaren ostean.

Rullik ez du gainontzeko partiduez hitz egin nahi izan, Ligan ere aurkari gogorra izango duten arren, Sevilla. Atezainaren ustez, "partidaka" joan behar dute, eta horregatik Vila-real da euren kezka bakarra.

kezka bakarra.