Itxi

Reala

Jabetza

Rulliren kontratazioa lortu du Realak, 2022ra arte

Agentziak | Erredakzioa

Manchester Cityk utzita jokatuko du abendura arte, eta 2017tik talde txuriurdina izango da jabea.

  • Rulli atezaina, Realarekin / EFE.

    Rulli atezaina, Realarekin / EFE.

Realak, operazio luze baten ostean, Gero Rulliren kontratazioa lortu du. Argentinarrak Manchester Cityk utzita jokatuko du Donostian, eta urtarriletik aurrera Realarena izango da.

Donostiako taldeak atzerriko jokalari bat kontratazeko operaziorik zailena burutu du. Manchester Cityrekin akordioa lortu du abendura arte utzita jokatzeko, eta gero talde txuriurdina izango da jabea, 2022ra arte.

Realera Maldonado talde inbestitzaileak utzita heldu zen. Federazio-eskubide gehienak ditu Maldonadok, eta ez zuen jokalaria saldu nahi. Akordioaren iragarpen ofiziala berandu egin dute, jokalari argentinarrarekin hitzarmena izan arren, "Ingalaterrako Federazioa Uruguaikoaren transferraren zain zegoelako, Manchester Cityk eta Maldonado Sozietateak akordioa lortu ondoren".

Maldonado talde inbestitzaileak Realaren azken aurreko fitxaketa, William Jose brasildarra, ere negoziatu zuen.

Rullik, beraz, Claudio Bravo atezain txiletarraren ibilbide luzea berdintzeko aukera dauka.

o aukera dauka.