Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Reala eta Athletic, derbirako prest

Erredakzioa

Anoetan jokatuko dute igande honetan, 12:00etan. Txuri-urdinen aldetik Vela jokatzeko prest egongo da, baina ez Willian Jose eta zuri-gorrien deialdian Kepa, Aduriz eta De Marcos dira berritasunak.

  • Athletic-Reala. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Athletic-Reala derbiko irudia. Argazkia: EFE

Realak eta Athleticek igande honetan jokatuko dute LaLigako euskal derbia Anoetan, 12:00etan. Txuri-urdinek 48 puntu dituzte, eta puntu bakarrera dute Txapeldunen Ligako postuan dagoen Atletico Madril. Zuri-gorriek, aldiz, 41 puntu dituzte, eta lau puntura dute Europa Ligako postuetan den Vila-real.

Faboritoa da Reala derbi honetan denboraldian zehar egin duen joko onagatik. Hala ere Eusebio Sacristan entrenatzaileak Willian Joseren baja garrantzitsua izango du. Aurrelariaz gain, deialditik at geratu dira Carlos Martinez, Zaldua, Mikel Gonzalez, Gaztañaga, David Concha eta Agirretxe jokalariak.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak jokalari hauek deitu ditu Athleticen aurkako partidarako: Rulli, T. Ramirez; Rodrigues, Raul Navas, Iñigo Martinez, Aritz Eluston, Yuri, Odriozola; Markel Bergara, Illarramendi, Granero, Zurutuza, Granero, Xabi Prieto; Vela, Oyarzabal, Juanmi eta Bautista.

Athleticek lesio asko izan ditu azken asteetan, baina Ernesto Valverde entrenatzaileak deialdian sartu ditu min hartuta egon diren Kepa Arrizabalaga, Oscar De Marcos eta Aritz Aduriz. Hiru hauekin batera honako jokalariek osatzen dute zuri-gorrien deialdia:  Iraizoz, Boveda, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, Muniain, Williams, Susaeta, Lekue, Mikel Rico, Raul Garcia, Balenziaga, Saborit eta Yeray. Deialditik at geratu dira Gorka Elustondo, Asier Villalibre eta Sabin Merino.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martinez, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Juanmi, Oyarzabal eta Vela.

Athletic Club: Iraizoz; Boveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Lekue, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.

Epailea: Sanchez Martinez.

Zelaia: Anoeta (Igandea, 12:00).