Itxi

Reala

Igandea, 16:45

Realak Celtari irabazi nahi dio Europan sartu ahal izateko

Agentziak | Erredakzioa

Txuriurdinek Balaidosen jokatuko dute azken jardunaldian, eta Vila-realek edota Athleticek kale egitea behar dute Europako postuetan sartzeko.

Realak Celtaren zelaian esango dio agur Ligari, Europa Ligan sartzeko helburuarekin. Garaipena eta Vila-real eta Athleticen akatsak beharrezkoak ditu, baita Vila-real eta Athleticen akatsak, bosgarren edo seigarren izateko. Berdinketa eta zurigorrien porrota gertatzea nahikoa izan daiteke.

Donostiarrak zazpigarren daude, Athleticek (seigarren) baino puntu bat gutxiagorekin eta Vila-realek (bosgarren) baino bi gutxiagorekin.

Bosgarren eta seigarren postuetan bukatzen dutenek Europa Liga jokatuko dute. Seigarrenak, baina, atariko bat gehiago jokatu beharko du. Zazpigarrena Europara joango den ala ez, Errege Kopako finalaren emaitzaren arabera izango da. Bartzelonak Alavesi irabazten badio, zazpigarrenak ere Europa Liga jokatuko du.

Vila-real Valentziaren aurka arituko da Mestallan, eta Athleticek Atletico Madrilen etxean jokatuko du.

Eusebio Sacristanek jokalari guztiak prest ditu, zigortuta dagoen Raul Navas izan ezik.

Realak kanpoko garaipenen errekorra hauts dezake. Celtarekin dauzan aurrekariak, baina, ez dira onenak. Aurkariak ez du ezer jokoan, baina denboraldi bikainari bukaera ona jarri nahi dio.