Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Realak ligako inoizko hasiera onena berdindu du, Illarramendi gidari duela

  • facebook
  • twitter

Reala

hiru garaipen jarraian

Realak Ligako inoizko hasiera onena berdindu du, Illarramendi gidari duela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/09/11

Jokalari mutrikuarrak bi aldiz zulatu zuen Deportivoren atea, eta, modu horretan, Liga batean orain arte sekula sartu duen gol kopurura iritsi da.

  • Realeko jokalariak igandean sartutako lau goletatik bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak igandean sartutako lau goletatik bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak igandean sartutako lau goletatik bat ospatzen. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Deportivoren aurka igandean jokatu zuen partida irabazita (2-4), Realak berdindu egin du sekula egin duen Liga txapelketako hasiera onena, hiru garaipen errenkadan pilatuta. Hartara, txuri-urdinak dira Bartzelonaren erritmoari eusteko gai diren bakarrak.

Galiziara egin zuten bigarren bisitaldian (lehendabiziko jardunaldian Celtaren aurka aritu ziren), Eusebio Sacristanek entrenatzen dituenak garaipena errepikatu eta sentsazio ezin hobeak pilatu zituzten, nahiz eta norgehiagokako tarte batean Pepe Melen gizonen erreakzioari bide eman zioten eta 0-2ko markagailua berdintzea lortu zuten, baina azkenerako hauspoak ez zien lagundu.

Talde gipuzkoarraren protagonista nagusiena Asier Illarramendi mutrikuarra izan zen; izan ere, Realaren jokoa zuzen gidatzeaz gain, bi gol erdietsi zituen, eta, horrenbestez, berdindu egin du Liga batean orain arte sekula sartu duen gol kopurua, hau da, bi, hiru jardunaldi besterik bete ez direnean.

Illarramendiren protagonismoa erabatekoa da Realaren joko-eskeman, eta orain golegile gisa agertu da eta 2012/13 denboraldian Real Madrilgo jokalaria zela egindako gol marka parekatu du.

Illarramendi, gaur Zubietan emandako prentsaurrekoan. EiTB

Joan zen denboraldian ere Realeko jokalari onena izan zen mutrikuarra. Harako hartan Ligako onenen artean egon baitzen lapurtutako baloien eta emandako paseen estatistiketan, urte guztian gol bakarra sartu arren.

Guztira sei gol lortu ditu profesional gisa: Realarekin lau, atzoko biak kontuan izanda, eta Real Madrilekin jokatutako lehen denboraldian sartutako biak. Bigarrenean, berriz, ez zuen golik lortu, 29 partidan jardun ostean.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena