Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak garaipenen boladara itzuli nahi du Betisen aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak igande honetan jokatuko du Anoetan, 12:00etan. Ligako azken hiru partidak galdu dituzte donostiarrek, baita ostegunean Europa Ligan jokatutakoa ere.

  • Reala-Betis. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Reala-Betis partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak garaipena behar du igande honetan, 12:00etan, Betisen aurka. Txuri-urdinek Ligako azken hiru partidak galdu dituzte, baita ostegunean Europa Ligan Zeniten aurka jokatutakoa ere.

Betis, bestalde, bolada onean iritsiko da Anoetara. Quique Setienek zuzentzen duen taldeak denboraldi hasiera bikaina egin du, eta, besteak beste, Bernabeun Real Madrili irabaztea lortu du. Hala ere, talde sevillarrak 2003. urtetik ez du Anoetan garaipenik lortu.

Eusebio Sacristan entrenatzaileak Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Jon Guridi eta Adnan Januzaj jokalarien bajak izango ditu neurketa honetarako. Raul Navasek, baina, lesioa gainditu du, eta deialdian sartu da.

Betisen, berriz, jokalari hauek daude bajan: Camarasa, Boudebouz, Tosca eta Campbell. Quique Setienek zuzentzen duen taldearen deialdiko berritasun nagusia Narvaez da.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Elustondo, Kevin; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Juanmi, Oyarzabal eta Willian Jose.

Betis: Adan; Barragan, Mandi, Feddal, Durmisi; Javi Garcia; Joaquin, Guardado, Fabian, Tello edo Sergio Leon; eta Sanabria.

Epailea: Alfonso Alvarez Izquierdo.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 12:00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala