Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Reala

Red Bull Arena, 21:05ean

Reala, kanporaketari buelta ematera behartuta Salzburgon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Austriarrek bina (2-2) egin zuten Anoetan Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidan. Realak 2.000 zaleen babesa izango du.

  • Oyarzabal, joaneko partidako une batean. Argazkia: EFE

    Oyarzabal, joaneko partidako une batean. Argazkia: EFE

Realak Europa Ligan jarraitzea dauka jokoan gaur (21:05), Salzburgoren aurkako partidan, baita aurtengo denboraldia zuzentzekoa ere. Horretarako, irabazi edota berdindu egin behar du (bi gol baino gehiagora); izan ere, austriarrek bina (2-2) egin zuten Anoetan Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidan.

Donostiarrek baja esanguratsuekin helduko diote partidari (Willian Jose golegile nagusia, Xabi Prieto kapitaina eta Hector Moreno mexikarra etxean geratu dira), baina sinetsita daude lehia irabaz dezaketela, aurretik ere etxetik kanpo irabazi baitute aurtengo Europa Ligan (hala egin zuten Mazedonian eta Norvegian multzoen fasean); gainera, lasaitasun puntu batekin zelairatuko dira igandean Levanteri 3-0 irabazi eta gero.

Segio Canalesek eta Alvaro Odriozolak bizi duten une gozoa du talde txuri-urdinak bere alde. Azken horrek bere taldearen goletako bat erdietsi zuen joanekoan, eta ziurrenik austriarrek arreta berezia jarriko dute beraren gainean.

Bere aldetik, Salzburgoko "zezen gorriek" ere txapelketan aurrera egiteko moduan daudela uste dute, eta, hartara, bere historian zehar bigarren aldiz final-zortzirenetako txartela lortuko lukete.

Anoetan azken orduan lortutako berdinketaren ostean, etxekoak moralez beteta daude, denboraldiko partida garrantzitsuena irizten diotenari aurre egiteko.

Salzburgok ez du orain arte etxean jokatu dituen 23 neurketetatik bakar bat bera ere galdu, ez Bundesligan, ez Austriako kopan, ezta Europa Ligan ere.

Balizko hamaikakoak

Salzburgo: Walke; Farkas, Pongracic, Onguene, Ulmer; Samassekou; Yabo, Wolf, Haidara; Gulbrandsen, Minamino.

Reala: Rulli; Odriozola, Elustondo, Navas, De la Bella; Illarramendi, Canales, Zurutuza; Juanmi, Oyarzabal eta Januzaj.

Epailea: Sergei Karasev (Errusia).

Zelaia: Red Bull Arena (21:05).