Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Finalerdiak

Argentinak eta Holandak final handia jokatu nahi dute

Bi selekzio hauek finalerdietako norgehiagoka jokatuko dute asteazken honetan, 22:00etan. Brasileko Munduko Txapelketako finalean egon nahi dute.

  • Van Persie. Argazkia: EFE

    Robin Van Persie, Holandako selekzioko kapitaina. Argazkia: EFE

Argentinak eta Holandak jokatuko dute Brasileko Munduko Txapelketako bigarren finalerdia asteazken honetan, 22:00etan. Finalerako txartela lortzea dute helburu bi selekzioek.

Partida honetarako Angel Di Mariaren baja garrantzitsua izango du Sabellak, Argentinako hautatzaileak. Bestalde, zigorraren ondorioz, final-laurdenetako partida galdu zuen Marcos Rojo hegaleko defentsa berreskuratuko du. Enzo Perezek beteko du Di Mariak uzten duen hutsunea. Zelai erdian Bigliak postua irabazi dio Gagori eta defentsaren erdian Demichelisek jokatuko du. Erasoko lerroa Messik, Higuainek eta Lavezzik osatuko dute.

Holandak ere badauka baja garrantzitsurik. Nigel De Jong Holandaren ardatza da zelai erdian, baina final-laurdenetan gertatu bezala, finalerdietarako ere baja izango da. Leroy Fer ere ez da jokatzeko prest egongo. Ron Vlaar ere min hartuta dago, baina hasieratik jokatzeko moduan egongo da. Argentinak bezala, erasoko lerro beldurgarria du Holandak Sneijder, Robben eta Van Persie bezalako jokalariekin.

Ustezko hamaikakoak:

Holanda: Jasper Cillessen; Bruno Martins Indi, Stefan De Vrij y Ron Vlaar; Dirk Kuyt, Daley Blind, Georginio Wijnaldum y Memphis Depay; Wesley Sneijder, Arjen Robben y Robin Van Persie.

Argentina: Sergio Romero; Pablo Zabaleta, Martín Demichelis, Ezequiel Garay y Marcos Rojo; Enzo Pérez, Lucas Biglia, Javier Mascherano y Ezequiel Lavezzi; Lionel Messi y Gonzalo Higuaín.

Epailea: Cuneyt Fakir (TUR).

Zelaia: Arena Corinthians de Belo Horizonte.

Ordua: 22:00etan penintsulako ordutegian (17.00etan Brasileño ordutegian).