Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Gol goiztiar batek garaipena eman die Herbeherei Portugalen aurka (1-0)

EITB MEDIA

Herbeheretako selekzioak 1-0 irabazi dio Portugali, Stefanie van der Gragtek 13. minutuan sartu duen golari esker.

  • Stefanie van der Gragt bere selekzioaren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Stefanie van der Gragt bere selekzioaren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Herberehetako selekzioak 1-0 irabazi dio Portugalgo selekzioari Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan, Stefanie van der Gragtek 13. minutuan sartu duen gol goiztiarrari esker.

Herberehetako atzelariak Sherida Spitse taldekideak emandako baloia jaso eta sare barrura bidali du. Dena den, zalantzazko jokaldia izan da eta jokoz kanpo egon litekeelakoan egindako berrikuspenak atzeratu egin du ospakizuna.

30 urterekin mundialaren ostean erretiratzeko asmoa duen jokalariarena izan da Munduko Txapelketan egin den golik goiztiarrena. Portugalek ez du atera jaurti 82. minutura arte, eta Herberehetako selekzioak hasieratik kontrolatu du partidaren erritmoa.

Damaris Egurrola bizkaitarrari dagokionez, bigarren zatiko azken minutuetan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, 80. minutuan zelairatu zen Danielle van de Donk taldekidearen lekua hartzeko.

Garaipen honekin, 2019ko finalistek titulua lortzeko lehiari ekin diote.