Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Portugalek nagusitasunez irabazi dio Vietnami 2 eta 0

EITB MEDIA

Garaipen honekin Portugalgo taldeak final-zortzirenetara aurrera egiteko aukerari eusten dio. Bestalde, Vietnam kanporatuta dago bi porroten ostean. Neurketako golegileak Telma Encarnaçao (6. min) eta Kika Nazareth (20. min) izan dira.

  • Nguyen Thi Thanh Nha eta Ana Borges Foto: EFE

    Nguyen Thi Thanh Nha eta Ana Borges Argazkia: EFE

Portugalek 2-0 irabazi dio Vietnami Waikatoko futbol-zelaian, Australiako Munduko Txapelketako E multzoko bigarren jardunaldiko partidan.

Markagailu horrekin, Vietnam txapelketatik at egongo litzateke bi porroten ostean (lehenengoan 3-0 galdu zuen AEBko selekzioaren aurka). Bestalde, Portugalek final-zortzirenetara sailkatzea du amets, nahiz eta Herbehereen aurka galdu. Portugalgo selekzioak Amerikako Estatu Batuen aurka neurtuko ditu indarrak multzoko azken jardunaldian.

Francisco Netok zuzentzen duen selekzioa indartsu sartu da partidara, eta gol aukerak sortu ditu. Hirugarren saiakeran, Telma Encarnaçaok Lucia Alvesen erdiraketa bikain bat errematatu du eskuinetik. Geroago Kika Nazaratehek egindako lan bikainak saria jaso du, bere selekzioaren aldeko bigarren gola sartu baitu.

Atsedenaldiaren ostean, partida lehen zatiaren oso antzera joan da. Portugalek behin eta berriz bilatu du aurkariaren atea gol gehiago lortzeko. Izan ere, taldeen faseko azken jardunaldian, taldeen arteko puntuetan berdinduta egonez gero, gol aldea erabakigarria izan daiteke.

Horrela, Portugalek bere markagailua handitu ahal izan du 67. minutuan, baina Marchaoren urruneko jaurtiketak Thi Kim Thanh Tranek defendatutako atearen zutoinarekin egin du topo.

Fitxa teknikoa:

Portugal: Patricia Sousa; Ana Borges, Carole Costa eta Ana Seiça (Ana Rute, 88. min); Lucia Alves, Andreia Jacinto (Silvia Rebelo, 88. min), T. Pinto eta Joana Marchao; F. Nazareth (Ana Capeta, 68. min); Jessica Silva (Andreia Norton, 68. min) eta Telma Encarnaçao (C. Mendes, 74. min).

Vietnam: Tran Thi Kim Thanh; Hoang Thi Loan, Tran Thi Thu, Le Thi Diem My, Luong Thi Thu Thuong (Chuong Thi Kieu, 71. min) eta Thu Thao Tran Thi; Nguyen Thi Thanh Nha, Thai Thi Thao, Duog Thi Van (Trn Thi Hai Linh, 64. min) eta Nguyen Thi Bích Thuy (Ngan Thi Van Su, 64. min); eta Nhu Huynh (Pham Hai Yen, 71. min)

Golak: 1-0: Encarnaçao (7. min), 2-0: Nazareth (21. min)

Epailea: Salima Mukansanga