Itxi

Osasuna

Hutsean

Albertok eta zutoinek Osasunaren garaipena saihestu dute

Erredakzioa

Talde gorritxoak agerian utzi ditu, berriro ere, golak sartzeko dituen arazoak. Aukera ugari eta argiak izan dituzte. Bederatzi jardunaldi daramatzate partida bat irabazi barik.

  • Gorritxoek aukera ugari izan dituzte. EiTB.

    Gorritxoek aukera ugari izan dituzte. EiTB.

Osasunak eta Sportinek hutsean amaitu dute Sadarren jokatutako partida. Nafarrek aukera ugari izan dituzte gola sartzeko, baina zutoinek eta Alberto Garcia Sportingeko atezainak aukera guztiak saihestu dituzte.

Jose Manuel Mateoren taldeak agerian utzi ditu, berriro ere, gola egiteko dituen arazoak. Aukera ugariak eta argiak izan arren, ez dute garaipena lortu, eta bederatzi dira dagoeneko partidarik irabazi gabe daramatzaten jardunaldiak.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Riesgo; Javier Flaño, Loties (Olavide, m.77), Vujadinovic, Oier (Echaide, m.67); David García, Merino; Cedrick (Kenan Kodro, m.85), Sisi, Roberto Torres; eta Nino.

0 - Sporting: Alberto; Lora, Luis Hernández, Bernardo, Isma López (Menéndez, m.63); Carmona (Jara, m.81), Sergio, Mandi, Jony; Pablo Pérez (Carlos Castro, m.76) eta Guerrero.

) eta Guerrero.