Itxi

Osasuna

12 partidaren ostean

Argia ikusi du Osasunak, Albaceteri irabazita (2-1)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Oier eta Raoul Loeren golek garaipena eman diote Osasunari, sufrituta. 36 puntu dituzte gorritxoek.

  • Raoul Loe / EITB.

    Raoul Loe / EITB.

Garaipena eskuratu du Osasunak, Albaceteren aurka (2-1). 12 partidaren ostean, 3 puntuak eskuratu dituzte gorritxoek, baita itxaropena berreskuratu ere. Jaitsiera postutik ateratzea dute helburu nafarrek.

Oierren gol goiztiar batek aurrean jarri du Osasuna hasiera-hasieratik. Oso indartsu irten da Osasuna. Albacete, aldiz, zalantzekin, eta gorritxoek ondo aprobetxatu dute. Gertu egon dira bigarrenetik, 6. minutuan gutxigatik ez du sartu Ninok, buruz. Suspertu da Albacete, baina eutsi egin dute nafarrek, adi egon direlako.

Lehen zatian Osasuna bezala irten da Albacete bigarrenean. Ezer gutxi egin dute gorritxoek erasoan. Gehiegi sufritu bai, ordea. Portuk gol ona egin du 54. minutan, eta kanpokoek merezita berdindu dute. Erantzun ona eman du Osasunak, eta sendoago aritu da gero garaipenaren golaren bila.

Albeceteren atzerapausuarekin eta Sadarren bultzadarekin batera, aurrera egin du Osasunak. Aldaketak saria izan du, eta Raoul Loek, buruz 82.ean, 3 puntuak etxean utzi ditu. Garaipen garrantzitsua taldearentzat jaitsiera postutik ateratzeko borrokan.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Asier Riesgo; Javier Flaño, David Garcia, Vujadinovic, Oier; Nekounam, Merino (Raoul Loe, 55. min); Cedrick (Alex Berenguer, 85. min), Sisi, Jose Garcia (Roberto Torres, 73. min); eta Nino.

Albacete: Dorronsoro; Antoñito, Gonzalo, Miguel Núñez, Paredes; Edu Ramos, Mario Ortiz; Keko (Moutinho, 76. min), Portu, Samu (Jorge Diaz, 81. min); eta Cesar Diaz (Ruben Cruz, 70. min).

Golak: 1-0, 2. min: Oier. 1-1, 54. min: Portu. 2-1, 82. min: Raoul Loe.

min: Raoul Loe.