Itxi

Osasuna

0-0

Osasunak ezin izan du Kordoba gainditu

Erredakzioa

Gorritxoek ondo jokatu eta abagune argiak izan dituzte, baina Razak atezainak partida bikaina egin du. Norgehiagoka golik gabeko berdinketarekin (0-0) bukatu da.

  • Osasuna-Kordoba. Argazkia: EiTB

    Osasuna-Kordoba. Argazkia: EiTB

Osasunak golik gabeko berdinketa (0-0) lortu du Kordobaren aurka Sadarren. Gorritxoek norgehiagoka ona jokatu dute, eta abagune argiak izan dituzte, baina Kordobak defentsako lana ondo burutu du, eta talde andaluziarreko atezaina, Razak, bikain ibli da.

Partidako 55. minutuan Olabidek abagune argia izan du, baina ez du Razak atezainaren ate aurrean asmatu. Minutu gutxi geroago, David Garciak izan du norgehiagokakko abagunerik argiena, baina lehen jaurtiketak defentsa batengan jo du, eta bigarrenez jaurti duenean, Razak erantzun bikaina eman dio gorritxoen gola eragotziz.

Fitxa teknikoa:

0 - CA Osasuna: Nauzet, Javier Flaño, Miguel Flaño, Oier (Milic, 84. min), Unai Garcia, David Garcia, Merino, Roberto Torres, Alex Berenguer (Pucko, 62. min), Olavide (Jose Garcia, 74. min), Nino.

0 - Kordoba: Razak, D.Cisma, H. Rodas, Andone (JP. Pineda, 90. min), Galvez, Deivid, Stankevicius, A.J.Ríos, R. de Tomas (Fidel, 75. min), Nando (Lopez Silva, 55. min), Markovic.

Epailea: Adrian Cordero Vega.

n Cordero Vega.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna