Itxi

Osasuna

2-1

Osasunak lidergoa berreskuratu du Mallorcari irabazita

Erredakzioa

Gorritxoek 2-1 irabazi dute Sadarren jokatutako neurketa eta Adelante Ligako liderrak dira Kordobarekin berdinduta. Unai Garciak eta Oierrek sartu dituzte Osasunaren golak eta Corok, Mallorcarena.

  • Osasuna. Argazkia: EiTB

    Osasunako jokalariak Mallorcaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Osasunak 2-1 irabazi dio Mallorcari Sadarren eta Adelante Ligako lidergoa berreskuratu du. Talde gorritxoak 23 puntu ditu igande honetan lortutako garaipenarekin eta bigarren postuan dagoen Kordobarekin berdinduta dago sailkapenaren tontorrean.

Hasiera ona eman dio etxeko taldeak norgehiagokari. Martin Monrealek zuzentzen duen taldeak bizi ekin dio lehiari eta halaxe bideratu du garaipena. Hamargarren minutuan Unai Garciak bikain errematatu du Roberto Torresek egindako erdiraketa eta 1-0ekoa ezarri du markagailuan. Bi minutu geroago, gorritxoek bigarren gola sartu dute (2-0) Oirren bitartez. Erdilari gorritxoak area kanpotik jaurtiketa egin, Joan Oriolek baloia ukitu eta Cabrero atezaina gainditu du.

Nafarroako taldeak partida guztiz bideratuta zuela ematen izan duenean, Mallorcak aldeak murriztea lortu du. Hogeigarren minutuan, Corok, 2-1ekoa sartu du Mallorcarentzat eta horrela iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian, Mallorcak ez du abagunerik sortu. Areara baloiak sartuz saiatu dira berdinketa lortzen 'Chapi' Ferrerrek zuzentzen dituen mutilak, baina Osasunak arazo gehiegirik gabe eutsi dio emaitzari eta hiru puntuak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Nauzet; Oier, Miguel Flaño, David García, Unai Garcia, Martins; Merino, Loties, Roberto Torres (Alex Berenguer, 75. min); Nino (Kenan Kodro, 87. min) eta Milic (Pucko, 46. min).

1 - Mallorca: Cabrero; Campabadal, Costas, Aveldaño, Joan Oriol (Damia, 83. min); Hector Yuste; Pereira, Javi Ros, Sissoko (Tia Sastre, 75. min), Moutinho; eta Coro (Bianchi, 70. min).

Golak: 1-0, 10. min: Unai Garcia. 2-0, 12. min: Oier. 2-1, 20. min: Coro.

Epailea: Trujillo Suarez.

rujillo Suarez.