Itxi

Osasuna

1-2

Osasunak etxean galdu du Alcorconen aurka, partida txar batean

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoek ez dute ondo jokatu Sadarren, eta Alcorcon hiru puntura jarri da orain. Oscar Planoren golak eman dio garaipena Alcorconi, 82. minutuan.

  • Nauzet, Alcorconen bigarrenaren ostean.

    Nauzet, Alcorconen bigarrenaren ostean.

Osasunak Alcorconen aurka galdu du, merezita, Sadarren. Madrildarrak nagusi izan dira, eta alde handiagoa merezi izan dute (1-2). Gorritxoek ez dute joko gehiegi eskaini.

David Rodriguezek egin du kanpokoen lehenengo gola, lehenengo zatian. Bigarrenean, aukerak barkatu dituzte madrildarrak eta Mikel Merinok berdinketa egin ahal izan du, baina zortzi minutu falta zirenean, Oscar Planok garaipenaren gola egin du.

Etxekoak, Lotiesen azken orduko bajarekin, oso galduta zelairatu dira. Alcorcon oso eroso ibili da lehenengo zatian, nagusitasunez hasietarik bukaerara.

Osasunak ez du errematerik egin. Alcorconek, ordea, intentsitatea handiagoa jarri dio jokuari, eta espazioak aurkitu ditu. David Rodriguezen gola 25. minutuan heldu da, kontraerasoan.

Alcorconek barkatzen hasi du bigarren zatia, Oscar Planoren aukera onak galduta. Osasuna lehen zatian baino hobeto atera da, eta lehenengo errematean aurkitu du gola. Merinok atera jo du buruz Roberto Torresen falta jaurtiketa bat.

Etxekoak animatu dira, baina Alcorconek arriskua sortu du abiaduran, eta 82. minutuan, Oscar Planok garaipenaren gola lortu du, Nauzeten aldaratze baten ostean.

Alcorcon hiru puntura dago orain. Osasunak bi garaipenen ostean galdu du berriz.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Nauzet; Javier Flaño, Miguel Flaño (Milic, 84. min), David Garcia, Unai Garcia, Martins (Pucko, 46. min); Oier, Merino; Roberto Torres (Olavide, 73. min), Alex Berenguer; eta Nino.

Alcorcón: Dmitrovic; Nelson, Djene, Chema Rodriguez, Bellvis; Fausto; Oscar Plano (Pastrana, 84. min), Insa, Campaña, Alvaro Rey (Razvan, 75. min); eta David Rodriguez (Mayor, m.90. min).

Golak: 0-1, 25. min: David Rodriguez. 1-1, 53. min: Merino. 1-2, 82. min: Oscar Plano.

n: Oscar Plano.