Itxi

Osasuna

Berdinketa

Osasunak eta Bilbao Athleticek bana egin dute Sadarren

eitb.eus

Unai Lopezek aurretik jarri ditu bilbotarrak lehen zatian eta Roberto Torresek, berriz, banakoa egin du, bigarrenean.

  • Roberto Torres, nafarren golegilea. Argazkia: EiTB.

    Roberto Torres, nafarren golegilea. Argazkia: EiTB.

Osasunak eta Bilbao Athleticek berdindu egin dute Sadarren jokatutako partidan.

Partida irekia jokatu dute, baina kontrola nafarrena izan da. Hala ere, lehen gola Bilbao Athleticek egin du. Unai Lopezek sartu du, gol ederra gainera, lehen zatiko 38. minutuan.

Osasunaren gola bigarren zatiak iritsi da. Roberto Torresek egin du, bilbotarren defentsaren hutsa aprobetxatuta. Gorritxoak bigarrena egiten saiatu dira, eta aukeraren bat izan dute, baina markagailuan ez da aldaketarik izan.

Ondorioz, puntu banaketa Osasunaren eta Bilbao Athleticen artean.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Nauzet; Oier, Loties, Miguel Flaño, Unai García, Javier Flaño (Alex Berenguer, 70. min); José García (Olavide, 62. min), Merino, Roberto Torres; Nino eta Milic (Pucko, 80. min).

1 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxebarria, Yeray, Gil, Iriondo; Unai López, Undabarrena, Vesga, Córdoba (Saborit, 81. min); Santamaría (Jon Iru, 89. min) eta Villalibre (Iturraspe, 41. min).

Golak: 0-1, 38. min: Unai López. 1-1, 74. min: Roberto Torres.