Itxi

Osasuna

0-0, Gironaren aurka

Osasunak puntu bat atera du Montilivitik

Erredakzioa

Talde gorritxoak golik gabe (0-0) berdindu du Gironaren aurka eta Kataluniako taldea hiru puntu atzetik mantentzen du. Nafarrak, Kordoba, Alcorcon eta Elx taldeekin berdinduta daude, 48 punturekin.

  • Girona-Osasuna. Argazkia: EiTB

    Jokalariak Girona-Osasuna (0-0) partidaren amaieran. Argazkia: EiTB

Osasunak golik gabe (0-0) berdindu du Gironaren aurka Montilivin eta puntu garrantzitsua eskuratu du zelai zail batean. Puntu honekin, talde gorritxoak hiru puntu atzetik mantentzen du Girona. Gainera, beste hiru talderekin berdinduta dago, 48 punturekin. Bosgarren postuan dagoen Kordobarekin, seigarren den Alcorconekin eta zortzigarren den Elxekin berdinduta dago Osasuna sailkapenean. Laugarren sailkatua den Oviedo, puntu bakarrera dute lau talde hauek.

Partidari hasieratik erritmo bizia jarri nahi izan diote bi taldeek. Girona nagusi izan da lehen minutuetan, baina Osasunak hasierako presioa gainditzea lortu du, eta partida parekatu egin da. Gorritxoek 12. minutuan eman dute lehen abisua Berenguerren jaurtiketa batekin. 20. minutuan, ordea, talde nafarreko defentsek atepetik atera dute baloia eta jarraian Nauzet atezainak Gironaren gola eragotzi du. Etxeko taldeak izan ditu norgehiagokako abagune onenak, baina ez du gorritxoen ate aurrean asmatu.

Bigarren zatiaren hasieran Roberto Torres Gironako atezaina ezustean harrapatzekotan izan da, baina gutxigatik ez du lortu. Partidako bigarren 45 minutuetan Gironak izan ditu abagune argienak. Tanok eta David Garciak etxeko taldearen gola eragotzi dute 59. minutuan eta 66.ean Alcalaren errematea oso gutxigatik kanpora joan da.

Norgehiagokako azken txanpan, bi taldeek izan dituzte garaipena lortzeko aukerak. Nauzet atezainak bi aldiz eragotzi du Cristian aurrelariaren gola, 76. eta 77. minutuetan. Amaierarako hiru minutu falta izan direnean, 87. minutuan, Roberto Torresek zutoinera bidai du jaurtiketa Becerra atezainarekin izan duen buruz burukoaren ostean. Amaieran, puntu banaketa Gironaren eta Osasunaren artean.

Fitxa teknikoa:

0. Girona: Becerra; Javi Alamo, Kiko Olivas, Alcala, Lejeune, Clerc; Alcaraz, Eloi (Granell, 57. min), Borja Garcia (Jario, 84. min), Cristian Herrera; eta Mata (Lekic, 57. min).

0. Osasuna: Nauzet; Aitor Buñuel (Javier Flaño, 64. min), Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Oier; Manuel Sanchez, Otegui (De las Cuevas, 60. min), Roberto Torres, Alex Berenguer (Maikel, 82. min); eta Urko Vera.

Epailea: Jose Ramon Piñeiro Crespo.