Itxi

Osasuna

0-0

Osasunak eta Elxek golik gabeko berdinketa sinatu dute

Erredakzioa

Gorritxoak jardunaldi honetako aurkariarekin berdinduta daude 49 punturekin eta playoff postuetatik at. 5. postuan den Zaragozarekin eta 6. den Alcorconekin ere berdinduta daude sailkapenean.

  • Osasuna-Elx. Argazkia: EiTB

    Osasuna-Elx (0-0). Argazkia: EiTB

Osasunak golik gabe berdindu du Elxen aurka (0-0) Sadarren eta bi taldeek 49na punturekin berdinduta jarraitzen dute Adelante Ligako sailkapenean. Biak playoff postuetatik at daude, zazpigarren eta zortzigarren postuetan hurrenez hurren. Dena den, playoff postuetan dauden Zaragozarekin (bosgarren) eta Alcorconekin (seigarren) ere berdinduta daude.

Lehen zatian abagune argi bana izan dute bi taldeek. 27. minutuan, Osasunako Nauzet atezainak Elxen gola eragotzi du Hectorrekin izan duen buruz burukoan garaile aterata. Talde nafarrak, aldiz, gola sartzeko aukera izan du 43. minutuan, baina Alex Berenguerren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da, jokaldi bikaina egin ostean.

Bigarren zatia parekatua izan da, baina abaguneak Osasunak izan ditu. Urko Veraren jaurtiketa kanpora joan da aurkari batengan jo ondoren. 67. minutuan, Oteguiren erdiraketa jaurtiketa bilakatu da, eta ia ezustean harrapau du Elxeko atezaina. Hurrengo jokaldian, Ninok langara bidali du errematea. Partidako azken minutuetan ez Osasunak ez Elxek ez dute gola sartzeko abagune argirik sortu eta norgehiagoka berdinduta bukatu da (0-0).

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Nauzet; Pucko (Nino, 61. min), Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Oier; Olavide (Otegui, 66. min), Merino, Roberto Torres; Alex Berenguer (Kenan Kodro, 88. min) eta Urko Vera.

0 - Elche: Javi Jimenez; Caro, Armando, Jose Angel, Noblejas; Mandi, Lolo (Franco, 63. min); Alvaro, Hector Fernandez, Alex Moreno (Hugo Fraile, 82. min); eta Sergio Leon (Espinosa, 72. min).

Epailea: Alberola Rojas.

Alberola Rojas.