Itxi

Osasuna

Garaipena Sadarren

Aurkako 0-2koa irauli eta igoerarekin ametsetan jarraitzen du Osasunak

Agentziak | Erredakzioa

Merinok, birritan, eta Roberto Torresek penaltiz egindako golek eman diete garaipena gorritxoei.

Osasunak kontrako markagailua irauli du Numantziaren aurkako neurketan eta igoerako borrokan sartuta jarraitzen du. Mikel Merinok (bi) eta Roberto Torresek egin dituzte golak, Numantziak lehen 14 minutuetan egindako biei buelta emateko.

Soriako taldearen golak Nacho Sanchezek eta Pablo Valcarcek egin dituzte. Baina, ondoren, atzean sartu dira eta Osasunak emaitza iraultzea lortu du. Merinok egin du lehen gola lehen zatian. Bigarrenean, Roberto Torresek bigarrena penaltiz egin du, eta Merinok, hirugarrena, 89. minutuan.

 

Fitxa teknikoa:

3 - Osasuna: Nauzet; Tano (Urko Vera, 56. min), Miguel Flaño, David García, Javier Flaño; Merino; Olavide (De las Cuevas, 71. min), Oier, Roberto Torres, Alex Berenguer (Martins, 90. min); eta Nino.

2 - Numanctzia: Munir; Unai Medina, Regalón, Callens, Luis Valcarce; Antonio Martínez (Aquino, 82. min), Íñigo Pérez; Nacho (Mateu, 71. min), Pablo Valcarce, Concha (Vicente, 17. min); eta Alex Alegría.

Golak: 0-1, m.11: Nacho. 0-2, 14. min: Pablo Valcarce. 1-2, 16. min: Merino. 2-2, 75. min: Roberto Torres, penaltiz. 3-2, 89. min: Merino.

9. min: Merino.