Itxi

Osasuna

Igoera Playoffa

Osasunak igoera faseko azken kanporaketa jokatuko du

Erredakzioa

Gorritxoek 2-3 irabazi diote Nastici play-offetako finalerdietako itzulerako partida eta joanekoa 3-1 irabazi zutenez, finala jokatuko dute.

Osasunak 2-3 irabazi dio Nastici Lehen Mailarako igoera faseko finalerdietako itzulerako partida eta gorritxoek joaneko neurketa 3-1 irabazi zutenez, azken kanporaketa jokatuko dute. Irabaziz gero Lehen Mailara igotzea lortuko dute. Kordoba edo Girona izango du aurkari Osasunak azken kanporaketan.

Norgehiagoka oso gaizki hasi da Nafarroako taldearentzat. Nastic erasokor zelairatu da, eta 7. minutuan sartu du 1-0ekoa Narajoren bitartez. Osasuna, ordea, ez da urduri jarri eta ondo erantzun du Kataluniako taldearen golaren aurrean. Martin Monrealek zuzentzen duen taldeak arriskua sortu du aurkariaren ate inguruan eta Nasticek, gainera, ez du abagune argirik sortu gola sartu duenetik. Osasuna ondo jokatzen ibili da, eta saria jaso du 33. minutuan; De las Cuevasek erdiratu eta David Garciak sare barrura bidali du errematea (1-1). Partida bana berdinduta iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran Nasticek bigarren gola sartzeko abagune bikaina izan du, baina Miguel Flañok gola eragotzi du baloia atepetik aterata. Gorritxoek azkar erantzun dute gora joan den Kodroren erdiraketa batekin eta 54. minutuan Javier Flañok 1-2koa sartu du, bere taldea aurretik jarriz. Bigarren gol honek lasaitasun handia eman dio talde gorritxoari eta min ikaragarria egin dio Nastici. Kataluniako taldeak ez du Osasuna estuasunetan jarri bigarren zatian eta 74. minutuan Mikel Merinok kanporaketa erabakita utzi du, 1-3koa sartuta. Etxeko taldeak erasora jo du Osasunak hirugarren gola sartu ostean eta aldeak murriztea lortu du Juan Muñizen bitartez (2-3), baina jada beranduegi izan da eta Osasunak lortu du garaipena eta azken kanporaketa jokatzeko txartela.

Fitxa teknikoa:

2 - Gimnastic: Reina; Gerard Valentín, Suzuki, Xavi Molina, Mossa; C. Lobato (Jean Luc, 52. min), Tejera, Madinda (Muñiz, 59. min), Emaná, Naranjo eta Alex De Groot (Marcos, 74. min).

3 - Osasuna: Nauzet, Tano, Javier Flaño, Miguel Flaño, David Garcia, Oier (Unai Garcia, 60. min), Merino, R. Torres, Manuel S, Kenan (Nino, 72. min) eta De las Cuevas (Maikel, 64. min).

Golak: 1-0, 7. min: Naranjo. 1-1, 35. min: David Garcia. 1-2, 54. min: Javi Flaño. 1-3, 74. min: Mikel Merino. 2-3, 79. min: Muñiz.

Epailea: Adrian Cordero Vega.

n Cordero Vega.

n Cordero Vega.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea