Itxi

Osasuna

Porrota Madrigalen

Osasunak partidarik irabazi gabe jarraitzen du (3-1)

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrek Vila-realen aurka galdu dute oraingoan, eta dagoeneko azkenak dira Ligako sailkapenean. Bi puntu lortu dituzte orain arte jokatutako sei jardunaldietan.

  • Pato, gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Pato, gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Osasunak garaipena lortu ezinda jarraitzen du Lehen Mailara itzuli denetik. Oraingoan, Madrigalen atera da galtzaile, Vila-realen aurka jokatutako neurketan. Talde horiak, aldiz, oraindik ez du partidarik galdu.

Lau golak lehen zatian egin dituzte. Alexandre Pato brasildarrak egin du lehena, bosgarren minutuan.

Ondoren, 23. minutuan, epaileak argi ikusi du Osasunaren arean izandako penaltia. Brunok jaurti du, eta etxekoen bigarren gola sartu du horrela.

39. minutuan, Nicola Sansonek amaiera bikaina eman dio taldeak egindako jokaldi landuari (3-0).

Lehen zatiaren luzapenean, Roberto Torresek aldea murriztu du, Sergio Leoni egindako penaltia baliatuta.

Bigarren zatian, Vila-realek erritmoa jaitsi du, baina nafarrak ez dira egoerari buelta emateko gai izan. Gorritxoek garaipenik gabe jarraitzen dute, beraz, sei jardunaldiren ostean.

aldiren ostean.