Itxi

Osasuna

Asteazkena, 21:00

Granada-Osasuna: Ligako bi txarrenak aurrez aurre Kopan

Agentziak | Erredakzioa

Momentu txarrean heldu zaie Kopako lehiaketa bi taldeei. Granadak Osasunak baino bi puntu gehiago besterik ez du Ligako sailkapenean.

Osasuna Granadaren aurka arituko da Kopako final-hamaseirenetan. Joaneko partida asteazkenean izango da, 21:00etan, Los Carmenes zelaian.

Bi taldeak daude Liga sailkapeneko azken postuetan. Osasunak 5 puntu ditu, eta Granadak, 7. Bi entrenatzaileek taldeak probatzeko eta Ligan hobetzen saiatzeko erabiliko dute neurketa.

Joaquin Caparros bere bi neurketak galdu ditu, Leganes eta Atletico Madrilen aurka, eta hamaikako berriztatua zelairatuko du. Azken norgehiagokan titular izandako bederatzi jokalari deialditik kanpo geratu dira.

Aitor Buñuel, Ivan Marquez eta Imanol Garcia bezalako gazteek jokatzeko aukerak dituzte. Osasunak Sevilla eta Sportinen kontrako neurketak izango du buruan.

Granadan, Lucas Alcarazek ere atsedena emango die jokalari garrantzitsuenei, eta denboraldi honetan gutxien jokatzen ari direnak probatuko ditu.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Granada: Kelava; Isaac Cuenca, Angban, Gaston Silva, Tabanou; Sulayman, Javi Marquez, Jon Toral, Atzili; Alberto Bueno eta Ezequiel Ponce.

Osasuna: Mario; Aitor Buñuel edo Javi Alamo, Tano edo Marquez, David Garcia, Fuentes; Fran Merida, Imanol Garcia, Fausto Tienza, De las Cuevas; Riviere eta Sergio Leon.

ta Sergio Leon.