Itxi

Osasuna

Granadaren aurka

Osasunak Errege Kopan aurrera eginda amaitu nahi du 2016. urtea

Erredakzioa

Gorritxoek Granada izango dute aurkari asteazken honetan Sadarren, 21:00etan, Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidan. Joaneko norgehiagoka 1-0 irabazi zuen Andaluziako taldeak.

0:20

Osasunak eta Granadak Ligako ibilbide kaskarra ahaztu nahi dute Errege Kopan aurrera eginda. Joaneko partida talde andaluziarrak irabazi zuen 1-0eko emaitzarekin eta itzulerako neurketa asteazken honetan jokatuko dute Sadarren, 21:00etan.

LaLigako azken bi sailkatuen arteko neurketa izango da ikusgai Sadarren, non Osasunak ez du etxean garaipenik lortu denboraldi honetan. Joaquin Caparros entrenatzaileak sei partida zuzendu ditu talde gorritxoko entrenatzaile karguan eta orain arte jokatutako sei partidak galdu egin ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Mario; Aitor Buñuel, Tano, Unai Garcia, Fuentes; Jaime, Fausto Tienza, Fran Merida, Olavide; Riviere, Oriol Riera.

Granada: Oier; Vezo, Saunier, Lomban, Tabanou; Uche, Angban; Atzili, Javi Marquez, Alberto Bueno; Ezequiel Ponce.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: Sadar.

Ordua: 21.00etan.

rong>21.00etan.