Itxi

Osasuna

0-0

Osasunak eta Reusek berdindu egin dute Sadarren

Erredakzioa

Partida kaskarra jokatu dute bi taldeek eta golik gabeko berdinketarekin (0-0) amaitu da neurketa.

  • Osasuna-Reus. Argazkia: @CAOsasuna

    Osasuna-Reus (0-0). Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak golik gabe (0-0) berdindu du Reusen aurka larunbat honetan Sadarren jokatu duen partida. Nahiko neurketa kaskarra eskaini dute bi taldeek eta abaguneak ere oso urriak izan dira.

Lehen zatia benetan txarra izan da. Osasunak ez du ondo jokatu eta aurkaria zertxobait hobeto ibili da. Hala ere, bi taldeetako batek ere ez du gola sartzeko aukera argirik sortu. Bigarren zatian talde bisitaria hobeto zelairatu da. Minutu batzuk pasa ostean hasi da hobeto jokatzen Osasuna, baina ezin aurkariaren atea zulatu. Quiquek izan du abagune argiena, baina bere jaurtiketak zutoina jo du. Azken minutuan Reusek izan du partida irabazteko aukera, baina David Querolen errematea kanpora joan da, desbideratuta. Amaieran, puntu banaketa Sadarren.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier; Lucas Torro; Kike Barja, Fran Merida, Borja Lasso (Roberto Torres, m.59), Clerc; David Rodriguez (Rober Ibañez, m.84) eta Quique.

0 - Reus: Edgar Badía; Miramon, Atienza, Olmo, Alex Menendez; Juan Dominguez, Gus Ledes; Yoda, Vitor Silva (Borja Fernández, m.71), Fran Carbia (Querol, m.62); eta Mayor (Lekic, m.68).

Epailea: Vicandi Garrido.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna