Itxi

Osasuna

0-1

Osasunak garaipen garrantzitsua eskuratu du Almeriaren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak 0-1 irabazi dio Andaluziako taldeari David Rodriguezek 50. minutuan sartu duen golari esker.

  • Almeria-Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

    Almeria-Osasuna (0-1). Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 0-1 irabazi dio Almeriari eta hiru puntu garrantzitsu lortu ditu playoffeko postuetan sartzeko lehian bete-betean sartuta jarraitzeko. Lucas Alcaraz entrenatzaile karguan denetik, lehen porrota jaso du Almeriak bere zalaian.

Lehen zatia parekatua izan da, eta abagune gutxikoa. Almeriak izan ditu aukera argienak, baina Ruben Alcarazek faltaz eta Lass Bangourak area kanpotik egindako jaurtiketak ez dute Osasunaren atea zulatu.

Bigarren zatiaren hasieran, gola sartzeko abagune argia izan du Osasunak, baina ez du lortu. Bigarren aukeran, ordea, David Rodriguezek ez du barkatu eta 0-1ekoa sartu du. Gola sartu ostean, bigarrena egiteko abagunea izan du talde gorritxoak, baina Fran Meridak ez du gutxigatik sartu. Azken txanpan, Almeriak erasora jo du, baina Osasuna sendo mantendu da defentsako lanean eta garaipenak ez dio ihes egin.

Fitxa teknikoa:

0 - UD Almeria: Rene; Motta (Fran Rodriguez, min. 65), Trujillo, Joaquin, Nano; Sulayman (Mandi, min. 64), Ruben Alcaraz, Lass Bangoura (Fidel, min. 69), Gaspar; Pozo eta Soleri.

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Kike Barja, Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Lucas Torró, Fran Mérida (Roberto Torres, min. 86), Borja Lasso (Arzura, min. 80); Quique Gonzalez eta David Rodriguez (Rober Ibañez, min. 76).

Gola: 0-1, min. 50: David Rodriguez.

Epailea: Varon Aceiton.