Itxi

Futbola

M-40 errepidean

Karim Benzema 216km/h-ko abiaduran gidatzen harrapatu dute

Erredakzioa

Real Madril taldeko aurrelariari segurtasun-arauen aurkako delitua egotzi diote, M-40 errepidean 216km/h-ko abiaduran gidatzeagatik.

  • Benzema eta San Jose. Argazkia: EFE

    Benzema eta San Jose. Argazkia: EFE

Karim Benzema Real Madrileko jokalaria 216km/h-ra gidatzen harrapatu dute M-40 errepidean, eta frantziarrari segurtasun-arauen aurkako delitua egotzi diote. Errepideko gehiengo abiadura 100km/h-koa den gunean hartu zuten, otsailaren 3an, eta aurrelariak 80km/h baino gehiagoz gainditu zuen ezarritakoa.

Iragan asteartean epaiketara deitu zuten, baina Benzema Bartzelonaren aurkako deialdian sartu zuen Mourinhok, eta epaiketa atzeratu egin da.