Itxi

Futbola

Gatazka

Ligak salaketa jarri dio AFEri, 'legez kanpoko' greba deitzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Ligaren ustez, greba deialdia LFPren eta AFEren arteko hitzarmen kolektiboaren "aurka" doa, eta kalte-ordainak eskatuko ditu.

  • Javier Tebas, Futbol Liga Profesiinaleko presidentea. Efe.

    Javier Tebas, Futbol Liga Profesiinaleko presidentea. Efe.

Javier Tebas Futbol Liga Profesionaleko presidenteak salaketa aurkeztu du Auzitegi Nazionalean AFE Espainiako Futbolarien Elkartearen aurka. Salaketa horrek dioenez, maiatzaren 16rako deitutako mugagabeko greba "legez kanpokoa" da, eta grebak "lan arrazoiengatik" egiten direla azpimarratu du, "eta ez arrazoi politikoengatik".

Tebasek azaldu duenez, lehiaketa eteteko eskumena Espainiako Federazioarena da, eta ez AFErena.

Slaketa jartzeko asmoa ostegunean iragarri zuten Ligako arduradunek, eta asmo hori Javier Tebaseko gauzatu du ostiralean, 14:00etan. Ligaren arabera, greba "legez kanpokoa" da eta salaketari premiazko tramitazioa ematea eskatu du, greba hasteko data, maiatzaren 16a, gertu dagoelako.

Ligaren ustez, greba deialdia LFPren eta AFEren arteko hitzarmen kolektiboaren "aurka" doa, eta kalte-ordainak eskatuko ditu. Halaber, kaltetutako klubek jokalarien kontrako neurri diziplinarioak har ditzaketela adierazi dute.