Itxi

Futbola

Espainiako selekzioa

Del Bosque: 'Deialdia dagoenean Aduriz etorriko da, edo ez'

Erredakzioa | Agentziak

Aurrelari zuri-gorriaren denboraldia itzela izaten ari da eta askok Del Bosquek deitu behar duela esaten dute.

  • Vicente Del Bosque. EFE

    Vicente Del Bosque. EFE

Vicente Del Bosque Espainiako Selekzioko entrenatzaileari behin eta berriro galdetzen diote ia Aritz Aduriz sartuko duen hurrengo deialdian.

Hautatzaileak oso ondo jokatzen ari dela aitortu du, baina abenduan ez direla deialdiak egiten gogoratu du ere. Halere, Frantziako Eurokoparako egiten ari dela selekzioa eta ez etorkizunerako onartu du. Horrek ateak irekitzen dizkio donostiarrari. 'Deialdia dagoenean Aduriz etorriko da, edo ez. Martxoan deialdi bat egongo da, eta deitzen badugu martxoan izango da.'

Del Bosque Melillan izan da 'Faro Saria' jasotzen eta bertan egin dizkiote Adurizen inguruko galderak.

uruko galderak.