Itxi

Futbola

Arauz kanpoko hamaikakoa

Epaileak Errege Kopatik kanpo utzi du Real Madril

Agentziak | Erredakzioa

Cheryshevek madrildarren lehen gola egin zuen, baina partida bateko zigorra betetzeke zuen Vila-realeko jokalaria zenetik.

  • Cheryshev, Cadizen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

    Cheryshev, Cadizen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Lehiaketa epaileak Real Madril Kopatik kanpo utzi du Cheryshev jokalaria arauz kanpo erabiltzeagatik Cadizen aurkako partidan.

Cheryshevek partida bateko zigorra bete behar zuen martxoaren 4an, Vila-realeko jokalaria zenean, jasotako txartelagatik. Orduan Vila-real Bartzelonaren aurka jokatzen ari zen.

Antza denez, Real Madrilek errekurtsorako aukera guztiak erabiliko ditu. Lehenengo, Apelazio batzordera joko du, eta ondoren, Kirol Arbitrajeko Auzitegira, Kopan bizirik jarraitzeko asmoarekin.

Osasunaren aurrekaria

Denboraldi honetan bertan, Osasuna ere Kopatik kanpo geratu da arauz kanpoko hamaikakoa zelairatzeagatik. Nafarren kasuan, Unai Garcia jokalaria zelairatu zuten Mirandesen aurkako partidan neurketa bateko zigorra betetzeke zuen arren.