Itxi

Futbola

Final-hamaseirenak

Athletic, Reala, Eibar eta Barakaldo, Kopari begira

Erredakzioa

Lau euskal ordezkariek abenduaren 16an jokatuko dituzte itzulera partidak. Athletic-Linense eta Eibar-Ponferradina 20:00etan; Reala-Las Palmas eta Valentzia-Barakaldo, aldiz, 21:00etan.

  • Barakaldo-Valentzia. Argazkia: EFE

    Lasesarren jokatutako Barakaldo-Valentzia partidako irudia. Argazkia: EFE

Errege Kopan jarraitzen duten lau euskal taldeek abenduaren 16an jokatuko dituzte final-hamaseirenetako itzulerako partidak. Athletic-Linense eta Eibar-Ponferradina, 20:00etan jokatuko dira; Valentzia-Barakaldo eta Reala-Las Palmas norgehiagokak, 21:00etan hasiko dira.

Athletic da kanporaketa bideratuta duen euskal talde bakarra. Zuri-gorriek 0-2 irabazi zioten Linenseri joaneko partidan eta zaila dirudi talde andaluziarrak San Mamesen ezustekoa ematea. Realak, bestelde, 2-1 galdu zuen Las Palmasen aurka joaneko norgehiagoka. Txuri-urdinek ez dute erraz izango kanporaketa iraultzea, baina itzulerako partida etxean jokatzeak eta joanekoan etxetik kanpo lortutako golak itxaropena ematen dio talde gipuzkoarrari.

Eibarrek eta Barakaldok zailago izango dute Kopan aurrera egitea. Armaginek 3-0 galdu zuten Ponferradinaren aurka joanekoan eta Barakaldok 1-3 galdu zuen Valentziaren aurka Lasesarren.

Bartzelona eta Cadiz final-zortzirenetarako sailkatuta daude jada. Barçak Villanovense kanporatu zuen, eta talde andaluziarrak aurrera egin zuen Espainiako Federazioak Real Madril legez kanpoko hamaikakoa ateratzeagatik kanporatu zuelako.

Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidak:

Asteartea,abenduaren 15a

20:00 Sporting-Betis

20:00 Deportivo-Llagostera

21:00 Sevilla-UD Logroñes

21:00 Espanyol-Levante

Asteazkena, abenduaren 16a

20:00 Athletic-UB Linense

20:00 Eibar-Ponferradina

20:00 Getafe-Rayo Vallecano

21:00 Reala-Las Palmas

21:00 Valentzia-Barakaldo

21:00 Malaga-Mirandes

Osteguna, abenduaren 17a

20:00 Atletico Madril-Reus

20:00 Celta-Almeria

21:00 Granada-Leganes

21:00 Vila-real-Hesca