Itxi

Futbola

Laugarrenez jarraian

Bayern Munich Bundesligako txapeldun izendatu da

Erredakzioa

Guardiolak zuzentzen duen taldeak 1-2 irabazi dio Ingolstadti eta liga bukatzeko jardunaldi baten faltan titulua eskuratu du, laugarrenez jarraian.

  • Bayern Munich. Argazkia: EFE

    Bayern Municheko jokalariak, titulua ospatzen. Argazkia: EFE

Bayern Munich Bundesligako txapeldun izendatu da larunbat honetan, etxetik kanpo Ingolstadti 1-2 irabazi ostean. Alemaniako liga bukatzeko jardunaldi baten faltan izendatu da txapeldun Guardiolak zuzentzen duen taldea. Sailkapenean bigarrena den Borussia Dortmundek ez dauka Guardiolak zuzentzen duen taldea gainditzeko aukerarik.

Robert Lewandowski poloniarrak sartu ditu Bayernen lehen bi golak. Ingolstadtek aldeak murriztu ditu 42. minutuan Moritz Hartmannek sartutako penaltiari esker, baina Guardiolak zuzentzen duen taldeari ez dio garaipenak ihes egin. Laugarrenez jarraian irabazi du Bundesliga Bayernek.