Itxi

Futbola

3-2

Carvajalek luzapenean eman dio Europako Superkopa Real Madrili

Agentziak | Erredakzioa

Sevilla denboraldiko lehenengo titulua irabaztetik oso gertu egon da, baina Sergio Ramosek luzapena behartu du 93. minutuan egindako gol batekin.

Real Madrilek bere hirugarren Europako Superkopa irabazi du, Sevillari Carvajalen gol bati esker irabazita, 119. minutuan.

Sevilla hobea izan da 90 minutuetan. Hala ere, Real Madril ondo zelairatu da, eta Asensiok lehenengoa egin du 21. minutuan.

Andalziarrek, baina, nagusitasuna mantendu dute, eta lehen goletik aurrera, gero eta gehiago hurbildu dira Real Madrilen areara. Franco Vazquez, Sevillarekin debutean, berdinketa egin du 41. minutuan.

Atsedenaldiaren ostean, neurketak erritmo handia hartu du, denboraldi-aurrean jokatu arren. Vitolok penaltia egitera behartu du aurkaria 72. minutuan, eta Konoplyankak sartu egin du. Sevillaren nagusitasuna, markagailuan ere bai.

Hala ere, 93. minutuan, Sergio Ramosek partida berdindu eta luzapenera eraman du. Kolo kanporatu dute luzapena hasi bezain laster, bi txartel hori ikusi ostean, eta Caravalek gol erabakigarria sartu du, Real Madrili denboraldiko lehenengo titulua emateko.

FITXA TEKNIKOA

Real Madril: Kiko Casilla, Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo, Casemiro, Kovacic (73. min, James), Isco (66. min, Modric), Asensio, Lucas Vazquez eta Morata (62. min, Morata).

Sevilla: Sergio Rico, Pareja, Carriço (51. min, Rami), Kolo, Kiyotake, N'Zonzi, Iborra (74. min, Kranevitter), Franco Vazquez, Mariano, Vitolo eta Vietto (67. min, Konoplyanka).

Golak: 1-0, 21. min: Asensio; 1-1, 41. min, Franco Vazquez; 2-1, 72. min, Konoplyanka, penaltiz; 2-2, 90. min, Ramos; 3-2, 119. min, Carvajal.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola