Itxi

Txapeldunen Liga

Finala

Real Madril txapeldun, penaltietan

Agentziak | Erredakzioa

Zuriek hamaikagarrenez irabazi dute Txapeldunen Liga, Atletico Madrili gailendu ostean. Arauzko 90 minutuak banakoarekin amaitu dira.

Real Madrilek Txapeldunen Liga irabazi du Atletico Madrili final handian penaltietan gailenduta.

Sergio Ramosek aurretik jarri ditu zuriak lehen laurdenean. Ondoren Antoine Griezmannek Atleticoren aldeko penalti bat huts egin du (48. min). Banakoa bigarren zatian iritsi da, 79. minutuan, Yannick Ferreira Carrasco belgikarrak egindako golari esker. Luzapenean ez da golik izan.

Penalti jaurtiketei dagokienez, Real Madrilekoek ez dute hutsik egin: Lucas Vazquez. Marcelo, Bale, Srgio Ramos eta Cristiano Ronaldo jokalariek euren jaurtiketak sartu dituzte. Atletico Madrilen, berriz, Griezmannek, Gabik, eta Saulek asmatu dute, baina Juanfranek huts egin du.