Itxi

Futbola

Ofiziala

Conmebolek Chapecoense izendatu du Kopa Hegoamerikarreko txapeldun

Erredakzioa

Hego Amerikako Futbol Konfederazioak ofizial egin du Brasileko taldea izendatu duela txapelketako irabazle. Finala ez zen jokatu taldea zihoan hegazkinak istripua izan, eta 71 hildako egon zirelako.

  • Chapecoense. Argazkia: EFE

    Chapecoense. Argazkia: EFE

Hego Amerikako Futbol Konfederazioak (Conmebol) Chapecoense taldea izendatu du 2016ko Kopa Hegoamerikarreko txapeldun. Konfederazioak astelehen honetan egin du ofizial. Atletico Nacionalen aurkako finala ez zen jokatu talde brasildarra zihoan hegaldiak istripua izan, eta 71 hildako egon zirelako, taldeko kideak barne.

Bestalde, Conmebolek Atletico Nacionali eman dio "Mendeurreneko Conmebol Fair Play" saria, talde brasildarrak proposatu zuelako Chapecoense Kopa Hegoamerikarreko txapeldun izendatzea.