Itxi

Futbola

LaLiga

Florentino Perez Real Madrileko presidente berrizendatu dute

Erredakzioa

Ez da beste hautagairik aurkeztu klubeko hauteskundeetara eta presidente karguan jarraituko du Perezek. 2000. urtean iritsi zen kargura, 2006an dimititu egin zuen, eta 2009 berriro hautatu zuten.

  • Florentino Perez. Argazkia: EFE

    Florentino Perez. Argazkia: EFE

Florentino Perez Real Madrileko presidente berrizendatu dute astelehen honetan Santiago Bernabeu estadioan. Bosgarrenez ekingo dio presidentziari Perez enpresa-gizonak.

2000. urtean irabazi zituen presidente izateko hauteskundeak eta 2006. urtean dimititu egin zuen. 2009an berriro Real Madrileko presidente izendatu zuten hauteskundeak irabazita eta 2017an bosgarrenez ekingo dio agintaritzari.

Bere agintaldi guztiak kontutan hartuta Real Madrilek 19 titulu eskuratu ditu: 4 Txapeldunen Liga, 4 Liga, 3 Europako Superkopa, 3 Espainiako Superkopa, 2  Kluben Munduko Txapelketa, 2 Errege Kopa eta Kopa Intercontinental bat.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola bideoak