Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Futbola

Zozketa Nyonen

Marseilla-Salzburgo eta Arsenal-Atletico Madril, finalerdietan

Agentziak | Erredakzioa

Joaneko partidak apirilaren 26an jokatuko dira, eta itzulikoak, berriz, maiatzaren 3an.

  • Marseillako Olympique taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Marseillako Olympique taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Olympique-Marseilla-Salzburgo eta Arsenal-Atletico Madril dira Europa Ligako finalerdiak, UEFAk Nyonen, Suitzan, duen egoitzan egindako zozketaren arabera.

Eric Abidal Bartzelona, Monako, Lille, Lyon eta Olinpiakos taldeetako jokalari ohiak atera ditu zozketako bolatxoak. Abidal frantziarra maiatzaren 16an Lyonen jokatuko den finalaren enbaxadorea da.

Finalerdietako joaneko partidak apirilaren 26an jokatuko dira, eta itzulikoak maiatzaren 3an.

Finalean, Marseilla eta Salzburgoren arteko kanporaketako irabazleak jokatuko du etxeko talde bezala.

 

EUROPA LIGA SEMIS