Itxi

Futbola

TXAPELKETAREN ZOZKETA

Athletic-Real Madril, Reala-Girona, Celta-Osasuna eta Cadiz-Alaves, Ligako lehen jardunaldian

A. A. | EITB MEDIA

Txapelketa abuztuaren 11tik 13rako asteburuan hasiko da. Bestalde, Bigarren Mailako zozketa ekainaren 28an egingo da.

  • Santander Ligako baloia.

    Santander Ligako baloia. Argazkia: EFE

Ostegun honetan egin dute Lehen Mailako Liga Txapelketako egutegiaren zozketa (Bigarren Mailakoa ekainaren 28an egingo dute). Zozketa horrek honako norgehiagoka hauek ekarri dizkie lau euskal taldeei, abuztuaren 11tik 13ra bitarteko asteburuan hasiko den txapelketaren estreinako jardunaldian: Athletic-Real Madril, Reala-Girona, Celta-Osasuna eta Cadiz-Alaves.

1. JARDUNALDIA

Almeria-Rayo Vallecano

Athletic Club-Real Madril

Atletico Madril-Granada

Celta-Osasuna

Sevilla-Valentzia

Las Palmas-Mallorca

Getafe-Bartzelona

Vila-real-Betis

Reala-Girona

Cadiz-Alaves

Txapelketa maiatzaren 26an itxiko duen azken jardunaldiari dagokionez, gure taldeek norgehiagoka hauek jokatuko dituzte: Osasuna-Vila-real, Rayo Vallecano-Athletic Club, Reala-Atletico Madril eta Las Palmas-Alaves.

38. JARDUNALDIA

Almeria-Cadiz

Celta-Valentzia

Getafe-Mallorca

Girona-Granada

Osasuna-Vila-real

Rayo Vallecano-Athletic Club

Real Sociedad-Atletico Madril

Sevilla-Bartzelona

Real Madril-Betis

Las Palmas-Alaves

12 DERBI

Lau euskal talde izango dira futboleko maila gorenean, eta, hartara, 12 derbi jokatuko dira guztira denboraldian zehar. Horietako lehena bigarren jardunaldian iritsiko da, eta Osasuna eta Athletic izango ditu protagonista gisa.

ABUZTUAREN BIGARREN ASTEBURUAN HASI

Ligako 2023-24 denboraldia abuztuaren 11n (ostirala) hasiko da bi kategorietan. Lehen Mailako neurketak 2024ko maiatzaren 26an amaituko dira; Bigarren Mailan, aldiz, 2024ko ekainaren 2ra arte iraungo du lehiak. Lehen Mailara igotzeko play-offei dagokienez, 2024ko ekainaren 9a eta 23a bitartean jokatuko dira.
Bost geldialdi aurreikusten dira selekzioek FIFAko norgehiagokak joka ditzaten: irailaren 4tik 12ra, urriaren 9tik 17ra eta azaroaren 13tik 21era, 2023an; eta martxoaren 18tik 26ra eta ekainaren 3tik 11ra, 2024an.
Bestalde, Gabonetako geldialdia abenduaren 22tik (ostirala) urtarrilaren 1era (astelehena) izango da, biak barne, eta urtarrilaren 2an (asteartea) berrekingo diote lehiaketari.