Itxi

Futbola

2023-2024ko Errege Kopa

Errege Kopako lehen kanporaketen datak eta ordutegiak

EITB MEDIA

Euskal ordezkarien artean, Eibar izango da jokatzen lehena, urriaren 31n, asteartean, egingo baitu. Valle de Egues, Barakaldo, Tudelano, Reala eta Athletic azaroaren 1ean arituko dira, asteazkenean, eta Sestao eta Alaves, azaroaren 2an, ostegunean.

  • Errege Kopa. Argazkia: EFE

    Errege Kopa. Argazkia: EFE

Ostiral honetan, urriaren 20an, jakinarazi dituzte 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketako partiden datak eta ordutegiak. Partida bakarrera izango dira, urriaren 31 eta azaroaren 2a bitartean, eta bederatzi euskal talde arituko dira hurrengo kanporaketarako txartelaren bila. Partiden datak eta ordutegiak:

URRIAK 31, ASTEARTEA

Lorca Deportiva-Eibar (21:00)

AZAROAK 1, ASTEAZKENA

Valle de Egues-Teruel (16:00)

Barakaldo-Malaga (18:00)

Tudelano-Huelva (18:00)

Gernika-Unionistas Salamanca (18:00)

Buñol-Reala (18:30)

Rubi-Athletic (21:30)

AZAROAK 2, OSTEGUNA

Gimnastica Segoviana-Sestao (19:00)

Murtzia-Alaves (21:00)