Itxi

Futbola

Final-hamaseirenak

Amorebieta Kopatik kanpo geratu da, Celtaren aurka galduta (2-4)

Agentziak | EITB Media

Zornotzarrak 2-1 irabazten izan dira atsedenaldian, baina galiziarrek emaitza irauli dute bigarren zatian.

5:26

Amorebieta Errege Kopatik kanpo geratu da, Celtaren aurka final-hamaseirenetako kanporaketa 2 eta 4 galduta. Neurketa Urritxen jokatu dute, lokatz artean, eguraldiaren ondorioz.

Bi taldeek dena eman dute zelaian, lehen zatian Amorebieta izan da nagusi, eta bigarrenean, Celta. Horrez gain, bi taldeek emaitza irauli dute; bizkaitarrek lehen zatian egin dute, eta galiziarrek, bigarrenean. Horrela, urdinak 2 eta 1 izan dira aurretik atsedenaldian, eta bukaeran Vigokoek lortu dute final-zortzirenetarako txartela, 2 eta 4ko markagailuarekin.

Lehen gola Celtako Miguel Rodriguezek egin du galiziarrentzat, urrutitik egindako jaurtiketa baten bidez. Ondoren, Eneko Jauregik bi gol sartu ditu, eta Amorebieta aurretik joan da atsedenaldira (2-1). Bigarren zatian, Celta izan da nagusi, eta kanporaketa irauli du Jailsonek eta Douviks debutariak egindako golekin (2-4).

Celta bigarrenez jarraian gailendu da Kopan talde bizkaitar baten aurka, aurreko kanporaketan Sestao River kanporatu baitzuen Las Llanas zelaian.

Fitxa teknikoa

2 - Amorebieta: Magunagoitia; Jorge Mier, Gaya (Etxeita, 78. min), Felix Garreta, Seguin (Lasure, 52. min); Dorrio, Edwards (Morcillo, 78. min), Moran (Sibo, 65. min), Rayco; Luis Quintero (Eraso, 65. min) eta Jauregi.

4 - Celta: Ivan Villar; Kevin Vazquez (Javi Rodriguez, 87. min), Unai Nuñez, Jailson, Manu Sanchez; Miguel Rodriguez (Carles Perez, 87. min), Sotelo, Dotor, Luca de la Torre (Hugo Alvarez, 78. min); Williot Swedberg eta Douvikas.

Golak: 0-1, 6. min: Miguel Rodriguez. 1-1, 30. min: Jauregi. 2-1, 35. min: Rayco. 2-2, 49. min: Jailson. 2-3, 52. min: Douvikas. 2-4, 75. min: Douvikas.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero (Andaluziako Batzordekoa). Txartel horia atera die Celtako Jailsoni (4. min) eta Nuñezi (70. min).