Itxi

Futbola

Errege kopa

Athletic-Alaves derbia, urtarrilaren 16an, asteartean; Osasuna-Reala, zehazteke

EITB MEDIA

San Mameseko partida urtarrilaren 16an jokatuko da, asteartean, 21:00etan. Bestalde, Osasuna-Reala derbiaren eguna eta ordua Superkoparen garapenaren araberakoa izango da.

  • Errege Kopa. Argazkia: EFE

    Errege Kopa. Argazkia: EFE

Athleticek eta Alavesek urtarrilaren 16an, asteartea, jokatuko dute, 21:00etan, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketako partida. Bestalde, ez da zehaztu Osasunaren eta Realaren arteko derbia zein egunetan eta ordutan jokatuko den, Espainiako Superkoparen garapenaren araberakoa izango baita.

Horrela, hauek dira 2023-24 Kopako final-zortzirenetako ordutegiak:

*Osasuna - Reala: urtarrilak 17 (21:00) edo urtarrilak 18 (19:30).

*Unionistas Salamanca - Bartzelona: urtarrilak 17 (21:00) edo urtarrilak 18 (19:30).

ASTEARTEA, URTARRILAK 16:

Getafe - Sevilla (20:00)

Athletic Club - Alaves (21:00)

Tenerife - Mallorca (22:00)

ASTEAZKENA, URTARRILAK 17:

Valentzia - Celta (20:00)

Girona - Rayo Vallecano (21:30)

OSTEGUNA, URTARRILAK 18:

Atletico Madril - Real Madril (21:30)