Itxi

Futbola

Euskal derbia

Reala eta Athletic gogotsu Anoetan jokatuko den derbiari begira

O. Z. A. | EITB Media

Norgehiagoka Reale Arenan jokatuko da, larunbatean, 18:00etatik aurrera. Lehen itzuliko norgehiagokan bizkaitarrak 2-1 gailendu ziren.

  • Lehen itzuliko neurketako argazkia. Argazkia: @AthleticClub

    Lehen itzuliko neurketako argazkia. Argazkia: @AthleticClub

Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko partida jokatuko dute larunbatean, Reale Arenan. Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak denboraldiko momentu onenean iristen dira hitzordura, eta bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira biak ala biak 18:00etatik aurrera. David Aznarren neskak aurretik dira sailkapenean, baina lau puntuko tartea besterik ez dago bi taldeen artean. 

Etxekoak zortzigarren postuan dira, eta denboraldi hasiera gorabeheratsu baten ondoren, bolada onean daude. Erreginaren Kopako finalera sailkatzetik dator, Atletico Madril kanporatuta. Ligako azken neurketan bana berdindu zuen Betisen etxean.

Bestalde, Athletic ere bolada onean iristen da larunbateko derbira. Bartzelona prestigiotsuak Kopatik kanpo utzi arren, finalerdietako itzuliko partidan zuri-gorriek aurre egin zioten talde blaugranari (2-1). F Ligako azken norgehiagokan, bilbotarrek laugarren garaipena kateatu zuen, Valentzia mendean hartuta (2-0).

Athelticek 2-1 irabazi zion Realari Ligako lehen itzuliko neurketan, eta jendetza espero da, berriz ere, harmailetan.